Aurelia Arkotxa
Aurelia Arkotxa Mortalena(Baigorri, Nafarroa Beherea, 1953kourriaren 3a- ) euskal idazlea eta euskaltzain osoa da. Hendaian bizi da 10 urte zituenetik.
Biografia
Bordeleko Unibertsitatean Filologia Hispanikoan lizentziatu eta Euskal Filologian doktoregoa egin zuen, ASJUk 1993an argitaratu zuen Gabriel Arestiren Maldan behera lanari buruzko tesia eginez. Gaur egun Baionako unibertsitatean euskal filologia eta klasikoak irakasten dihardu; Maiatz literatura aldizkariaren sortzaileetako bat eta Berria egunkariaren kolaboratzaile da, besteak beste. CNRS ospetsuak Baionan duen IKER euskal hizkuntzaren eta testuen ikerketa zentroko kide da, eta Lapurdum aldizkariaren zuzendari.
2003an euskaltzain urgazle izendatu zuten. 2008ko uztailaren 19an, Euskaltzaindiak Hendaian egindako bilkuran, euskaltzain oso egin zuten; eta, 2009ko azaroaren 3an, Euskaltzaindiko lehendakariorde.