Joan Mari Irigoien
Descripción
+ info
Joan Mari Irigoien(Donostia, Altza, Gipuzkoa, 1948ko irailaren 30a-) euskal idazlea da.
Biografia
Nahiz eta ingeniaritza ikasi, ez du arlo horretan jardun. Errealaren bigarren taldeko jokalaria izan zen (Sanse) gaztetan, eta gazte zelarik ere aldi baterako Venezuelara joan zen. Bertan Hego Amerikako literatura (Sabató, García Márquez, Benedetti…) ezagutzeko aukera izan zuen. Handik bueltan Egin egunkarian zuzentzaile aritu zen. Irakasle ere ibilia da eta ETBrako hainbat lan egindakoa.[1].
Lanik ezagunenak Babilonia eta Lur bat haratagoeleberriak dira, azken hau izanda euskaraz idatziriko fikziozko libururik luzeenetakoa. Imanol anaia ere idazlea da.